Ohiko galderak

Zalantzarik baldin baduzu, galde-erantzun hauek lagungarriak izango dira.

Esperientzia dugu hautaketa-prozesuetan eta laneko bitartekaritzan. Hautagaien poltsa handia dugu. Gainera, aldaketa askoko sektore bat da. Hortaz, denbora eta dedikazioa behar dira hautaketa berriak edo ordezkapenak bideratzeko, baita dagozkion izapideak egiteko ere. Lagundu egiten dugu nola enplegatzaileak hala zaintzaileak lan-harremanari dagozkion betebeharrak eta eskubideak ezagut ditzaten.

Familiak kontratatuko du langilea.

Lorekan, aholku eman dezakegu eta kudeaketa zein izapide guztiak egin, etxeko enpleguaren sistema bereziari dagokion laneko araudia betetze aldera.

Lorekan, enplegu-poltsa osatzen duten hautagaiak sakonki aztertzen ditugu:

  •  Elkarrizketa pertsonala egiten da, hainbat zereginetarako gaitasuna eta jarrera aztertzeko.
  • Aurreko lanetako erreferentziak egiaztatzen dira.
  • Adinekoak edo haurrak zaintzeko zerbitzuetan, aurretik eskarmentua izateko eskatzen da beti.
  • Dokumentuak eta ziurtagiriak eguneratuta daudela egiaztatzen da.

Familiak zerbitzuaren zehaztapenak eta betekizunak finkatu ondoren, lanerako profilik egokiena duten hautagaiak aurrez aukeratzen ditugu. Gero, familiari aurkezten zaizkio, denetan egokiena hautatu ahal izateko.

Zerbitzuaren ezaugarrien araberakoa izaten da. Eskaintza batzuek hautagai asko erakartzen dituzte; beste batzuek, gutxiago.

Zerbitzu bat martxan jartzeko, dokumentu dezente behar dira. Horrenbestez, eskatzen dizuegun informazio guztia e-postaz lehenbailehen bidaltzea komeni da, kontratuak prestatu eta ahal den azkarren sinatzeko. Astebeteko epea izatea aholkatzen dugu.

Etxeko enplegatzaileak 1620/2011 EDan xedatzen diren laneko betebeharrak bete behar ditu.

Behar duzun informazio guztia eta gida bat ere emango dizkizugu, eta zalantzak argituko ditugu.

Soldata enplegatzaileak eta langileak adostuko dute. Horren baitan, urtez urte finkatzen den lanbide arteko gutxieneko soldata bermatu behar da.

Lorekan, soldatei buruzko orientabideak ematen dizkiegu familiei, zerbitzuaren ezaugarriak kontuan hartuta. Hala eta guztiz ere, baldintza ekonomikoak enplegatzaileak erabakitzen ditu.

Laneko kontratuaren arabera, jaiegunetan zerbitzuak ematea jasota dagoen edo ez. Kontratuan jaiegunak jasota ez badaude, zaintzaileak 12 jaiegun nazionalak eta tokiko bi jaiegun izango ditu.

Bai. Lorekan, laneko kudeaketak eta izapideak egingo ditugu Gizarte Segurantzan, zure izenean.

Bai bidean laguntzeko tarifetan bai noizik behingo beharren zerbitzuetarako tarifetan, laneko kudeaketekin laguntzea sartzen da.

Lorekarekiko lan-harremana amaitu daiteke hilabete lehenago abisatuz. Plus XL zerbitzuaren kasuan, lau hilabete igaro aurretik amaitzen bada, dagokion epearen zati baliokidea ordaindu behar da, kontratuan jasota dagoen bezala.”