Adinekoen zaintza
Etxeko zaintzan
laguntzen dugu.
Eguneroko jarduerak kontrolatzea, garbitasun pertsonalarekin laguntzea… Behar duzuna behar duzula, Lorekan lagunduko dizugu modu erraz eta humanoan kudea dezazun
Zer egiten dugu?
Jende askoren bizitza-planean, etxean zahartzea funtsezko erabaki bat da gehienentzat. Esperientzia horren kalitatea ona dela bermatzeko, ezinbestekoa da zaintza egokia izatea. Matia Fundazioarekin lankidetzan, gure zerbitzu-sorta osatu egin dugu bizitza- eta zaintza-plan pertsonalizatua prestatzeko. Halaber, etengabeko jarraipena ere egiten dugu pertsona bakoitzaren osoko ongizatea ziurtatzeko.
Prezio malguak
Pertsona bakoitzak eta familia bakoitzak bere beharrak, bere bizipenak eta bere banakotasuna ditu. Eta banakotasunak norbere neurrirako irtenbideak eskatzen ditu. Hala eta guztiz ere, azalduko dizugu zer eskatzen diguten maiz. Baina zure beharrekin bat ez badator, hitz egin gurekin, ez zalantzarik egin.
Bidean laguntzea
Noizean behingo zereginak
Loreka
Nagusi M
Hasierako ordainketa: 200 €. Eta 70-85 € hilean
Bidean laguntzeko zerbitzu bat da, zaintzailearekin lotutako guztiaz une oro arduratzea nahi baldin baduzu. Gainera, Matiako profesional bat etxera joaten da pertsonaren egoeraren balorazioa egiteko eta Bizitza eta Zaintza Plana osatzeko, etxean zaintza pertsonalizatuak bermatzeko beharrezko euskarri gisa.
- Matiako profesional baten bisitaren bidez, pertsona nor den, bere beharrak zeintzuk diren, berarentzat zer den garrantzitsua, eta bere ohiturak eta gustuak ezagutzeko aukera izango dugu.
-
Hartzaileak behar duen laguntza eta zaintzailearen profila identifikatzea.
-
Hartzaileak gaur egun dituen zerbitzuak aztertzea, eta orientabideak ematea bizitza-proiektuari jarraipena emateko: gizarte- eta osasun-zerbitzuak, elkarteak…
- Bizitza- eta zaintza-plana zure partaidetzarekin prestatzea.
- Hautagaiak aurrez hautatu eta aurkeztea, guztietan aproposena aukeratu dezazun.
- Kontratua, nominak eta laneko kudeaketak egitea. Dokumentuen sinadura koordinatzea, plataforma digital baten bitartez.
- Bidean laguntzea eta bitartekari-lanak egitea familiaren eta zaintzailearen arteko etxeko lan-harremanean.
- Etxeko zaintzailearen ordezkapenak kudeatzea.
- Etxeko enplegurako kontratuei buruzko berritasunen eta araudiaren eguneratzeak azaltzea.
Loreka
Nagusi XL
Hasierako ordainketa: 200 €. Eta 170-185 € hilean
Lasaitasun erabatekoa. Zaintzailearekin lotutako kontu guztiak kudeatuko ditugu une oro. Horrez gain, Matiako profesional batek bidean lagunduko dizu, zaintzaren bilakaera gainbegiratuz eta bizitza- eta zaintza-plana bideratuz.
- Matiako profesional baten bisitaren bidez, pertsona nor den, bere beharrak zeintzuk diren, berarentzat zer den garrantzitsua, eta bere ohiturak eta gustuak ezagutzeko aukera izango dugu.
- Hartzaileak behar duen laguntza eta zaintzailearen profila identifikatzea.
- Hartzaileak gaur egun dituen zerbitzuak aztertzea, eta orientabideak ematea bizitza-proiektuari jarraipena emateko: gizarte- eta osasun-zerbitzuak, elkarteak…
- Bizitza- eta zaintza-plana zure partaidetzarekin prestatzea.
- Hautagaiak aurrez hautatu eta aurkeztea, guztietan aproposena aukeratu dezazun.
- Kontratua, nominak eta laneko kudeaketak egitea. Dokumentuen sinadura koordinatzea, plataforma digital baten bitartez.
- Bidean laguntzea eta bitartekari-lanak egitea familiaren eta zaintzailearen arteko etxeko lan-harremanean.
- Etxeko zaintzailearen ordezkapenak kudeatzea.
- Etxeko enplegurako kontratuei buruzko berritasunen eta araudiaren eguneratzeak azaltzea.
- Matia-ko profesionalaren laguntza, Bizitza eta Zaintza Plana martxan jartzeko, haren jarraipena egiteko, eta beharrezko balorazio, kudeaketa eta koordinazioa egiteko ere.
- Informazio- eta komunikazio-sistema, zaintzan diharduten guztiak konektatzen dituena.
- Zaintza onari buruzko onlineko ikastaroa, Matia Eskolak prestatutakoa, hartzailea erdigunean jartzen duen arreta lantzeko.
+ 8.500
familia artatu ditugu 2004az geroztik
+ 2.000
hautagai daude gure lan-poltsan
+ 20
urte daramatzagu gauzak hurbilean eta modu humanoan egin daitezkeela erakusten
Ohiko galderak
Zalantzarik baldin baduzu, galde-erantzun hauek lagungarriak izango dira.
Bidean lagundu, etxeko lanak egin, medikazioa kontrolatu, higienea zaindu… Eta zaintzailearen titulazioarekin eta esperientziarekin bat datozen zereginak.
Elkarrizketak egiten ditugu etengabe. Hortaz, era askotako ikasketak eta ziurtagiriak dituzten hautagaien lan-poltsa handia dugu.
Zerbitzu jakin baterako aurretiko hautaketa egiteko garaian, zerbitzuaren betekizunekin bat datozen trebakuntza, eskarmentua eta ziurtagiriak kontuan hartzen ditugu.
Familiak kontratatuko du zaintzailea.
Lorekan, aholku eman dezakegu eta kudeaketa zein izapide guztiak egin, etxeko enpleguaren sistema bereziari dagokion laneko araudia betetze aldera.
Probaldia amaitu ez bada, lan-harremana indargabetu daiteke, baldin eta kontratuan adostu den ohartarazteko aldia betetzen bada.
Probaldia amaitu bada, berriz, kontratua iraungi egin behar da lan-harreman horri dagokion araudia betez.
Bidean laguntzeko zerbitzuetan, zaintzaile-aldaketa lehenbailehen kudeatzen dugu kostu gehigarririk gabe.
Noizean behingo zerbitzuetan, bermealdia lau hilabetekoa da.
Bai, Loreka Plus XLn hori sartzen da. Ordezkapena baja mediko baten ondorio bada, Lorekak hautaketa-prozesu hori lehenesten du, hutsunea ahal den arinen betetzeko.
Ordezkapena oporren edo beste arrazoi batzuen ondorio bada, aldiz, familiei denborarekin abisatzeko gomendatzen diegu, ordezkoa bilatu eta prest egoteko beharrezkoa denean. Ordezkapenean zehar, bi zaintzaile izango dituzu kontratatuta, eta dagozkion soldata-kostuak izango dituzu.
Loreka Express balia dezakezu, horrelako beharrei noizik behin erantzuteko.
Bai. Zaintzaileak laguntzaile pertsonal gisa kontrata daitezke, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) eskatzean.
Zaintzaileek profesionaltasun-ziurtagiria eduki behar dute.
Barneko zaintzaile bat kontratatzen badut, zein da haren lanaldia?
Barneko zaintzailea etxean bizi da, eta banakako logela bat dauka, gauean atseden hartzeko behar duen erosotasunarekin.
Barneko zaintzaileen lanaldia 40 ordukoa da astean. Horrez gain, araudiak presentziako orduak egiteko aukera ematen du; hots, zaintzailea etxean dago prest, baina benetako lanik egin gabe. Astean horrelako 20 ordu izan daitezke gehienez, eta ordaindu egin behar dira, edo atsedenaldiekin konpentsatu.
Lanaldien arteko atsedenaldiak 12 eta 10 ordu artekoa izan behar du, eta aldi horretan zehar ez du lanik egin behar. 12 ordu baino gutxiago badira, beste atsedenaldi batzuekin konpentsatu behar da. Egunero atsedenerako denbora librea izatea komeni da, edo kudeaketak egin edo aisialdiko jardueretarako denbora.
Bestalde, egunean bi ordu ditu otordu nagusietarako, eta horiek ez dira lanordutzat jotzen. Asteko atsedenaldia ondoz ondoko 36 ordukoa izan behar da. Eskuarki, atsedenaldi hori larunbateko 9:00etatik igandeko 21:00etara izaten da.