Nor gara
Ongizatea eta kontziliazioa zaintzen ditugu.
Lorekan, tokiko errealitatearen ezagutza sakona eta diziplina anitzeko esperientzia uztartzen ditugu, ongizateari laguntzen dioten eta familientzat bateragarritasun osasungarriagoa sustatzen duten zerbitzu malguak eta kalitatekoak eskaintzeko.
Zerk mugitzen gaitu?
Gauzak beste era batera egin daitezkeela sinesten dugu: modu hurbilagoan eta humanoagoan, konplikaziorik gabe. Horregatik, egunerokoan, printzipio horiei jarraitzen saiatzen gara.
01
Zure larruan jartzen gara
Ahal dugun guztia egiten dugu zure beharrak ulertzeko. Egoera guztietara egokitzen gara, irtenbiderik onena eskaintzeko.
02
Errazago jarriko dizugu
Esaten dugunak ez du letra txikirik, eta, era horretan, gure ingurukoek ulertu egiten gaituzte. Dena erraz joan dadin lortzen dugu.
03
Denak ez du balio
Enpresa gisa, gure lana bideragarri egiten duen etekin ekonomiko bat bilatzen dugu. Hala eta guztiz ere, denak ez du balio helburu hori erdiesteko. Lehenik, pertsonak zaindu egin behar dira; gero, gainerako guztia dago.
04
Gizarte hobe bat lor dezakegula sinesten dugu
Irudikatzen dugun munduan, nork bere buruari eskaintzeko denbora dago, lan-bizitza interesgarria da eta maite ditugunak zaintzeko aukera dago. Ezagutu, hemen, gure konpromiso soziala.
Zure zerbitzura
Gure aditu-taldeak entzun egingo dizu eta aholku emango dizu, pertsona egokiak kontratatzen laguntzeko eta bidean laguntzarik onena eduki dezazun.
Loreka unibertsoa
“Pertsonak, gauzak ondo egiteko konpromisoa, zintzotasuna eta balioa sortzeko grina, gure bezeroentzat, gure lantaldearentzat, gizartearentzat”.
Garai batean, baina ez hain aspaldi, 2004an, kontziliazioa kontzeptu bitxi bat zen; aipatzen duzunean, solaskideak harridura-aurpegia jartzen duen horietako bat.
Orduan, ekintzaile gazte batzuok bost edo sei urte besterik ez generaman karrera profesionala garatzen, eta ohartu ginen zailtasun handiak zeudela lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazio delako horretan. Zenbait hilabetez, gogoeta egiten aritu ginen eta harremanak egin genituen enpresa pribatuekin eta entitate publikoekin. Horren ostean ondorioztatu genuen, bai sentsibilizazioari, bai eguneroko irtenbideei begira, kontziliazioa erronka bat zela: gure erronka. Loreka horrela sortu zen.
Orduz geroztik, Loreka bilakaera etengabean ibili da eta askotariko jarduerak egin ditu. Bakoitzak bere bizitza izan du, baina muin berbera dute denek: pertsonak, gauzak ondo egiteko konpromisoa, zintzotasuna eta balioa sortzeko grina, gure bezeroentzat, gure lantaldearentzat, gizartearentzat. Hau da gure unibertsoa, gure ibilbidea azaltzen duena.
Lorekan, lehenengo urratsa zure larruan jartzea