Enplegua

Etxeko lanetan edo zaintzan lan egin nahi duzu?

Eman izena gure lan-poltsan, etxeko zerbitzuetan lan egiteko aukera izateko. Bete inprimaki hau, eta deitu egingo dizugu elkarrizketa bat egiteko.

Zergatik merezi du Lorekan izena ematea?

1

Konpromisoa

Beti erantzuten diegu Lorekak hautatutako pertsonei, edozein behar, zalantza edo gorabehera suertatzen baldin bada.

2

Lanean txertatzea

Eskarmentua dugu etxeko langileak artatzen. Zailtasunen aurrean sentikortasunez jokatzen dugu, eta eskubideak betetzen direla eta lan-egoera hobetzen dela zaintzen dugu.

3

Jarraitutasuna

Lana modu jarraituan emateko ahalegina egiten dugu, eta, lan-kontratu bat amaitzen bada, langileak hautaketa-prozesuetan sartzen dira. Gipuzkoako familia askok konfiantza dute Lorekan: urtean, enplegurako 1.300 kontratu baino gehiago izapidetzen ditugu.

4

Bermea

Hautaketa-prozesuak egin eta zerbitzuak kudeatzen ditugunean, etxeko erregimenean indarrean dagoen laneko araudia betetzen da, eta aukera-berdintasuna, tratu-berdintasuna eta bereizkeriarik eza sustatzen ditugu.

5

Gardentasuna

Langileek ez dute ezer ordaindu behar enplegu-eskaintzak lortzeko Lorekaren bidez, eta ordainsaria ere ez zaie murrizten. Enplegatzaileak Lorekan egiten ditugun laneko kudeaketak eta izapideak soilik ordaintzen ditu.

    1. urratsa

    Hasi aurretik, betekizun hauek bete behar dituzu.

    Adinez nagusia izatea.

    Egiazta daitekeen eskarmentua edukitzea sektorean edo antzeko zereginetan.

    Laneko dokumentuak eguneratuta izatea. Lan egiteko baimenak edukitzea.

    2. urratsa

    Goiko betekizunak betetzen badituzu, bete inprimaki hau, mesedez:

    Zertan duzu eskarmentua? (aukerakoa)

    Barneko zaintzaile gisa lan egin nahi duzu?

    Kontatu pixka bat zuri buruz: (aukerakoa)

    3. urratsa

    Azkenik erantsi curriculuma PDF formatuan, eta sakatu bidaltzeko botoia: (aukerakoa)

    Ohiko galderak

    Lan-kontratua enplegatzailearen eta etxeko langilearen artekoa da. Lorekan ez ditugu etxeko langileak zuzenean kontratatzen.

    Baliteke ez deitu izana unean uneko enplegu-eskaintzen betekizunak zure profilarekin bat ez datozelako. Edo baliteke enplegu-eskaintzen ordutegiak bat ez etortzea zuk lan egin dezakezun ordutegiekin.

    Gutxieneko soldata legez araututa dago, lanbide arteko gutxieneko soldataren bitartez. Gainera, Lorekan soldata posibleei buruzko orientabideak ematen dizkiegu familiei, zerbitzuaren ezaugarriak kontuan hartuta. Hala ere, enplegatzaileek dute enplegu-eskaintza baten soldata finkatzeko ahalmena.

    Lanbide arteko gutxieneko soldata igotzen bada eta zure soldata txikiagoa bada, igo egin behar da. Bestalde, kontratazioak urtebete egiten duenean, ordainsaria berrikusten da eta bi aldeek (enplegatzailea eta langilea) erabaki behar dute zenbat igo. Araudian xedatuta dago ezen, akordiorik ez badago, urtero igoko dela hitzarmen kolektiboetan adostutako batez besteko igoeraren baliokide den zenbatekoa.

    Urtean, 12 jaiegun nazional eta tokiko bi jaiegun izateko eskubidea duzu.

    30 egun natural (jaiegunak eta asteburuak barne) lan egin duzun urte bakoitzeko. Lan egin duzun hilabeteko, oporretako 2,5 egun natural dagozkizu.

    Bai, eskubidea duzu, baina araudian ez dago jasota baimen ordaindua denik. Gogoratu familiari behar besteko aurrerapenez abisatzea, eta erakutsi medikuaren frogagiria.

    Bajaren lehen hiru egunetan, etxeko langileak ez du ezer kobratuko. Bajaren laugarren eta 20. egunen artean, kotizazio-oinarriaren % 60 kobratuko du, eta 20. egunetik aurrera, berriz, kotizazio-oinarriaren % 75.