Konpromiso

Gipuzkoako etorkizuna axola zaigu

2004az geroztik Gipuzkoa bidezkoago eta jasangarriago bat lortzeko laguntzen ari gara. Lorekan inpaktu positiboa eragin nahi dugu zinez, gure lurraldearekiko erantzunkidetasunaren ikuspegitik.

+ 8.500

familia artatu ditugu

2004az geroztik

Familien ongizatea eta zaintzaren kalitate ona axola zaizkigu

Oso argi daukagu kontziliatzea hobeto bizitzea dela, eta, horregatik, kalitate oneko zerbitzu gehiago txertatzen joan gara, Gipuzkoako familien ongizatea hobetzeko. Entzun eta aztertu egiten dugu, eta gure zerbitzuak etengabe hobetzeko konpromisoa dugu, familiei esperientzia optimoa eskaini nahi diegulako eta lasai eta gustura daudela ziurtatu nahi dugulako.

Horretarako, etxeko langileen eskubide zein betebeharrei eta lan-baldintzak betetzeari buruzko pedagogia ere egin behar da. Zaintzaren kalitatea ona izan dadin, profesionalizazioa behar delako.

+ 1.600

enplegua bilatzen ari ziren laguni

eman genien aholku 2022an

 

Zaintzaileen ongizatea inporta zaigu

Zaintzaileen ogibidea duin egiten laguntzen dugu. Horretarako, zerbitzu horiek ezkutuko ekonomiatik ateratzen ditugu eta lan-baldintzak hobetu daitezen lan egiten dugu. Ez baldintza ekonomikoak soilik, baizik eta babesa, informazioa eta balio soziala ere bai.

Alde horretatik, denbora hartzen dugu hautagaiei aholku emateko, enplegagarritasunaren eta lan-txertatzearen mesedetan. Arreta berezia jartzen dugu beharrik handiena duten kolektiboak integratzeko. Era berean, Lorekak zeregin garrantzitsua du integrazioa eta kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza errazteko.

+ 5.000

adineko artatu ditugu

2004az geroztik

Gure inguruan zahartzea dela-eta gertatzen ari dena axola zaigu

Gipuzkoako eskualdeetan ezarrita dagoen tokiko eragile bat gara, eta, hortaz, esperientzia eta eguneroko harremana dugu errealitatearekin. Hala, zahartzearekin lotuta dauden behar berriak detektatzeko aukera dugu, eta interesgarria iruditzen zaigu beste eragile batzuekin partekatzea. Adibidez, sektorean falta den trebakuntza edo laguntzak dituzten familien beharrak detektatzen ditugu.

Edo, esate baterako, paperak eguneratuta izateko zailtasuna eta adinekoek pairatzen duten bakardadea eta zaurgarritasuna ikusten ditugu. Hain zuzen ere, horixe ikusi genuen denbora errealean COVID-19aren ondoriozko pandemiaren garaian.

+ 20

urte enplegu-bilaketan gauzak
beste era batera egin daitezkeela erakusten

Gipuzkoako garapen ekonomikoa inporta zaigu

2004tik gaurdaino, gure aletxoa jartzen ari gara Gipuzkoako garapen ekonomikoan, jasangarritasuna, erantzunkidetasuna eta hazkundea bateratuz.

Gure barnean jardun dugu, eta beste enpresa batzuei ere lagundu diegu erantzunkidetasunera bideratutako aholkularitza-proiektuak garatzen, gizartearen erronka berrietara egokitzeko asmoz. Erantzunkidetasuna enpresako pertsonekin, gizartearekin, inguruarekin.

Ahaleginak batu nahi ditugu urrunago iristeko

Erronkak handiegiak dira nor bere kabuz ibiltzeko. Lorekan, talde-lanean sinesten dugu urrutiago heltzeko. Hori dela eta, kolaboratzaile publiko eta pribatuen sare handia ehuntzen joan gara, gizarte hobe baten mesedetan.

Fundación Adecco

Matia Fundazioa

Cruz Roja

Sartu

Daiteke

Nazaret

Cebanc

Grupo Peñascal

Fundación Adecco

Matia Fundazioa

Cruz Roja

Sartu

Daiteke

Nazaret

Cebanc

Grupo Peñascal

GJHak

Hainbat xede, inpaktu positiboa lortzeko

Lorekan, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotuta dauden hainbat arlo lantzen ditugu. Izan ere, gure ekintzak bideratzeko balio digute, eta, horrez gain, gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzeko misioaren norabidean goazela neurtzeko ere balio dute.

Lorekak inpaktua duen xede sozialak

Behar handiko kolektiboak integratzen ditugu

Etxeko zaintza

Umeen zaintza

Gure lantaldea zaintzea

Pertsonen trebakuntza eta garapena

Espazio pribilegiatuak eta metodo ludikoak

Erantzunkidetasuna etxean eta familietan

Kontziliazio-neurriak

Lorekak inpaktua duen xede ekonomikoak

Enplegua sortzea

Berrikuntza, negozio gisa hazteko

Enpresetan parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko formulak

Jokabide etikoaren kodea

Gardentasuna eta barne-komunikazio ona

Eragileak estrategian integratzea

Lurraldeko politika

Lurraldeko politika balio ekonomiko eta soziala

Lorekan, lehenengo urratsa zure larruan jartzea